KLUBAren historia
1996. urteko azaroan, sortu zen Ikasberri k.e. herri mailan kirol arloan nabariak genituen zenbait hutsune betetzeko asmoz. Hastapenetan futbolean hasi bagenuen ere gure jarduna, denborarekin atletismoan, eskupilotan eta palan ere ekintza ugari antolatu izan ditugu.
Gure ekintzen berri izan dezazuen hona hemen aurtengo ekintza-plana:
Futbolean:
- Erregional Preferente mailako mutilen talde bat.
- 1. mailako Erregionalen taldea.
- 1. mailako Jubenillen taldea.
- 1. mailako Kadeteen bi talde.
- Kadete mailako nesken taldea.
- Infantil mutilen partaidetzako taldea.
Talde hauen txapelketa, aurrenekoz multzoen arteko lehiaketa egiten dute eta hor lorturiko sailkapenaren arabera bi multzotan bereizten dituzte multzoak. Igoera faserako eta Koparako sailkatuak.
Atletismoan: IKASBERRI K.E. XVI. Krosaren antolaketa 2013/14 denboraldiko Gipuzkoako Txapelketa eta Azpeitiko Herriarteko V. Kros Mistoa, Euskal Selekzioaren alde.
Eskupilotan: Azpeitia-Azkoitia-Errezilgo eskolarteko txapelketaren antolaketa.
Palan: Azpeitia-Azkoitia-Errezilgo eskolarteko txapelketaren antolaketa.
Arlo desberdinetan 170 kirolari daude federatuta gure elkartean eta hauen atzean erronka berriei aurre egiteko gogoz dagoen giza taldea dago. Guzti honi aurre egiteko eta kanpo diru iturriak lortzeko Azoka Herritik ekimenean elkarteak txosna jartzen du ateratzen den diruakirol elkartearen gastuei aurre egiteko.
«Ikastolak kirola bereziki bultzatzea zehaztu zuen helburuen artean. Kirolak, ondo baliatuz gero, izan ditzakeen baloreak bultzatzea helburu estrategiko bezala hartu zen. Hala, gazteek zituzten eskaerei erantzun eta aisialdi eredu hori eskaintzeko Ikasberri Kirol Elkartea sortu genuen», azaldu du Mikel Agirre kirol elkarteko kideak eta Azpeitiko Ikasberri Ikastolako soin hezkuntzako irakasleak.
Sorreratik kirol aldetik gazteei aukerak ematea eta aisialdian faltan botatzen ziren esparru batzuk betetzea izan du kirol elkarteak: «Aukerak lehen ere bazeuden, eta gaur egun ere asko daude, baina gaztetxoek eskatzen zizkiguten zenbait gauzari tartea egin edota aisialdirako beste esparru batzuei aukera ematen saiatu gara: herri mailako txapelketak, emakumeen parte hartzea… Hutsune horiek betetzeko asmoarekin hasi ginen, eta ez beste inori konpententzia egiteko; sekula ez da izan hori gure asmoa».