2013-14ko ALBISTEAK
Ikastolako ikasleak Gipuzkoako txapeldun!!!
Izarraitz pilotalekuan jokatu zen hilaren 10ean Gipuzkoako Eskolarteko Pala Txapelketako finala, Ikasberri eta Oiartzunen artean. Ikasberri izan zen txapelduna 25 eta 12 nagusituta. Orain, maiatzaren 24an, 25ean eta 31n, Gasteizen izango dira Ikasberriko Oier Alkorta eta Eneko Martija palistak, Euskadiko Txapelketan.ZORIONAK ETA ANIMO MUTILAK!!!!
Agertu da ordezko zenbakia
Ordezko zenbakiak 15 eguneko epea zuen Ikasberri kirol elkartearen zozketaren sarirako eta gaur bertan agertu da.
Irabazlea kirol elkarteko futbolari dugun Xabier Agirrezabal Jauregiri egokitu zaio.
Argazkian Xabier eta kirol elkarteko kide den Modesto.
Zorionak eta disfrutatu sariaz!!!!
Ordezko zenbakiak jasoko du Ikasberri Kirol Elkartearen zozketako saria!
71.953 da Ikasberri Kirol Elkarteko zozketaren zenbaki saridun berria, eta jabeak 15 eguneko epea du saria jasotzeko: bi lagunentzat zortzi eguneko bidaia pentsio erdian Tenerifen, eta 500 euro diru saritan.
Martxoan egindako zozketaren zenbaki sariduna ez da agertu. Hilabete igarota, jada amaitu da saria jasotzeko epea, eta ondorioz, ordezko zenbakia da saridun berria: 71.953 zenbakia. Zenbakiaren jabeak 15 eguneko epea du Teneriferako 8 eguneko bidaia eta 500 euroko diru saria jasotzeko.
IKASBERRI KIROL ELKARTEKO ZOZKETA
Zozketaren zenbaki saritua 75295 izan da.
Saria: Bi lagunentzat 8 egun pentsio erdian Tenerifen eta 500€ diru saritan izan da. (Hilabeteko epea du zenbakiak agertzeko)
Denbora hori igaro eta agertu ez bada ordezko zenbakia 71953 izan da.
INAGURATU DUTE ZELAI ARTIFIZIALA
Uztarria.com | Kirolak | Argazki galeria
2013-12-27 12:48
Hiru hilabete inguruko lanen ostean, gaur, ostirala, inauguratu dute zelai artifizial berria, Garmendipeko anexoa zegoen tokian. Bertan izan dira Azpeitiko Udaleko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Gipuzkoako Futbol Federazioko kideak. Horiez gain, Lagun Onak eta Ikasberri futbol taldeetako ordezkari, entrenatzaile eta jokalari ugari ere bertan izan dira.
Inaugurazio ekitaldian Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak hartu du hitza, eta "eskerrak eman dizkie Azpeitiko Udaleko Kirol saileko kide guztiei, Futbol Federazioari eta Foru Aldundiari emandako laguntzagatik". Etxeberriaren aburuz, "kirola sustatzeko baliagarria da zelai berria. Herriko futbol taldeek zelai baten beharra zuten, eta ziur gaude erabiliko dutela".
Behin alkateak hitz eginda, dantzariek aurreskua dantzatu dute, eta horren ondoren moztu dute zinta Juan Luis Larrea federazioko presidenteak, Ikerne Badiola Foru Aldundiko diputatuak eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak. Etxeberriak berak atera du ohorezko sakea ere, eta ekitaldiaren ostean Lagun Onakeko eta Ikasberriko gaztetxoek lagunarteko partidak jokatu dituzte.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!
Ikasberri Kirol elkartearen izenean Gabon zoriontsuak eta Urte Berri on!!!
Bestalde zoriondu eta eskertu nahi ditugu babesle eta kirol elkartearen ekimenetan babesa eman duten guztiak beraiei esker posible dugulako kirol elkartearen ekintzak aurrera atera.
ESKERRIK ASKO!!!!
Eneko Agirrezabal eta Ainhoa Sanz Gipuzkoako txapeldun, Ikasberri Krosean

2013-12-16 16:56
Eneko Agirrezabalek (Txindoki) eta Ainhoa Sanzek (Goierri Garaia) jantzi zituzten atzo, igandea, XCIV. Gipuzkoako Kros Txapelketaren maila nagusiko txapelak Azpeitian, XVI. Ikasberri Krosaren baitan. Unai Arroyok (Tolosa) eta Asier Cuevasek (New Balance) osatu zuten gizonezkoen podiuma; aurkezpen egunean ez zuela parte hartuko iragarri bazuen ere, Cuevas azkenean lasterketan izan zen, eta bai ondo ibili ere. Emazkumezkoetan Lourdes Oiarzabal (Goierri Garaia) sailkatu zen bigarren, eta Aratz Rodriguez (Atletico San Sebastian) hirugarren.
Cuevas ez ezik, herriko beste korrikalari batzuk ere aurrean ibili ziren gizonezkoen lasterketa nagusian: Pedro Muñoz laugarren sailkatu zen, eta Xabat Manzisidor zazpigarren. Xeye Atletismo Taldea taldekako sailkapenean laugarrena izan zen.
XVI Ikasberri, XCIV Gipuzkoako txapelketa krosean zozketatutako otarra
Otarraren zozketako zenbakia 3250 izan da eta otarra Debara joan da
Eskerrik asko zozketan parte hartu duzuen guztioi!!!!
XVI Ikasberri, XCIV Gipuzkoako txapelketa krosaren emaitzak
Ondoren argitaratzen ditugu gaur goizean Azpeitiko Ikastola Ikasberri ondoko kanpan ospatutako XVI.krosaren emaitzak, XCIV Gipuzkoako txapelketan.
Gipuzkoako txapelketa jokatuko da igandean XVI. Ikasberri krosean ikastola inguruan
Goizeko 10etan hasiko dira Ikasberri K.E-ak antolatutako lasterketak eta proba nagusia 12:45ean jokatuko da
12.12.13 - 00:04 - :: ELI AIZPURU | AZPEITIA.
Urte batzuk pasa dira azkenekoz Azpeitian Gipuzkoako Txapelketa jokatu zenetik. Izan ere, 2009tik Lasarten izan dira halako txapelketak. Ikasberri Kirol Elkarteak, beste hainbat klubekin batera, proba inguruko herrietara ateratzea lortu du. «Klub bezala, federazioari eskatu genion, Gipuzkoako txapelketa hemen jokatzea, gure lanari ilusio puntu bat jarri ahal izateko horrelako proba bat antolatzea oso garrantzitsua zelako», adierazi zuen krosaren aurkezpenean Roman Azkuek, Ikasberri Kirol elkarteko presidenteak.
Honela, igande honetan, hamaiseigarrenez, Ikasberri krosa jokatuko da eta era berean, Gipuzkoako txapelketa ere izango da.
Orain arteko edizioetan, bi Euskadiko eta Gipuzkoako beste bi egin izan dira dagoeneko kontsolidatua dagoen kros honetan. 2000. urtean, bigarren edizioan, jokatu zen Gipuzkoako txapela. 2003an, Euskadikoa; 2005ean berriro ere Gipuzkoakoaren txanda izan zen eta 2009an, azkenekoz, Euskadikoa. Azken hiru urtetatik hona ere, aldaketa nabarmena jasan du probak. Goenako kanpan lasterketa antolatzetik Ikastola inguruko zelaietan jokatzera igaro baita. Xanti Azurmendi lasterkari ohiak diseinatu zuen zirkuitoa. Batzuentzat ikuskizuna eskain-tzerako garaian gogorragoa zen krosa Goenako kanpan. Besteentzat, hoberako izan da aldaketa. Asier Cuevas edo Xabat Manzisidor korrikalarientzat, esaterako. Cuevasek nahiago du egungoa. Xabatentzat aldiz, aurrekoa hobe «zenbat eta zailatsuna handiagoa, nahiago».
Zirkuitoaren xehetasunak alde batera lagata, badu hala ere, oraingo kokapenak bere alde praktikoa. «Hurbiltzeko gertu eta publikoarentzat eskura dago». Beraz, antolatzaileek proba ikustera gerturatzeko gonbitea luzatu dute.
Probak
Bi itzuli ditu probak. Laburra, 1.100 metrokoa eta handia, 1.700 metrokoa. Lehen lasterketa, 10:00etan izango da, helduak eta kadete mutilak lehiatuko dira. 10:25ean, helduak eta kadete neskak; 10:45ean, jubenil mutilak eta junior neskak; 11:05ean, alebin neskak eta mutilak; 11:35ean, infantil neskak; 11:55ean, infantil mutilak; 12:15ean, jubenil mutilak, junior mutilak eta absoluto neskak; 12:45ean, absoluto mutilak eta azkenik, 13:20an, benjamin mutil eta neskak, kategoria bakoitzari dagokion distantziak betetzeko.
Gipuzkoako Txapelketa ere jokoan izango da igandeko XVI. Ikasberri Krosean
Uztarria.com | Kirolak | Artikulua
2013-12-11 18:14
10:00etan hasita, federatu zein eskolartekoen bederatzi lasterketa jarraitzeko aukera izango da ikastolaren inguruko zelaietako zirkuituan. Antolatzaileek gonbidapena luzatu diete herritarrei, "goiz polita pasatzeko aukera izango da eta".
Atletismo zaleek hitzordua dute igandean, abenduak 15, Azpeitiko Ikastola Ikasberriren inguruko zelaietan. Azken hiru edizioak bezala, han jokatuko da XVI. Ikasberri Krosa eta, gainera, aurten Gipuzkoako Kros Txapelketa ere jokoan izango da Azpeitiko lasterketan.
Ikasberri Kirol Elkarteak astearte iluntzean aurkeztu zuten igandeko proba, Xabat Manzisidor eta Asier Cuevas korrikalariak eta Manuel Unanue Udaleko Kiroletako batzordeburua ondoan zituztela. Igandekoa Ikasberri Krosak Gipuzkoako Txapelketa hartuko duen hirugarren aldia izango da. 2000. eta 2005. urteetan ere Azpeitian erabaki ziren Gipuzkoako txapelak; Euskadiko Kros Txapelketa ere bitan jokatuta dago Ikasberrikoarekin, 2003an eta 2009an.
Antolatzaileek azaldu zuten moduan, azken urteetan Gipuzkoako Txapelketa beti Lasarteko Krosarekin batera jokatu izan da, "baina hainbat elkartek bat egin dugu Federazioari lehengo sistemara itzultzeko eskatzeko, txapelketa urtero herriz herri txandakatzeko, alegia. Eta Gipuzkoako Federazioak aurtendik hasita hala egitea erabaki du".
Asier Cuevasek ez du parte hartuko aurtengo proban, baina lasterketa nagusian parte hartuko duten atleten maila goraipatu zuen. "Faboritoen artean" aipatu zituen, besteak beste, Eneko Agirrezabal, Yeray Varela eta Jose Antonio Blanco Txuri, gizonezkoetan, "aspaldiko partez lehiatuko den Kamel Ziani ahaztu gabe". Emakumeen txapela janzteko, berriz, Ainhoa Sanz ikusten du Cuevasek besteen gainetik. Xabat Manzisidorrek bai hartuko duela parte igandeko krosean. "Goenako zirkuitua gehiago gustatzen" bazitzaion ere, "biak gustuko" dituela esan zuen aurkezpenean, azken egunetako eguraldiarekin eta astebururako iragarpenekin akaso "lokatza pixkat faltan" izango badu ere.
Espero den eguraldia lagun, hain zuzen ere, Ikasberri KEko antolatzaileek gonbidapena luzatu diete herritarrei, "goiz polita pasatzeko aukera izango da eta".
Lasterketen ordutegiak 10:00etan hasita, federatu zein eskolartekoen bederatzi lasterketa jarraitzeko aukera izango da igandean ikastolaren inguruko zelaietako zirkuituan. Zirkuituaren barruan bi ibilbide prestatuko dituzte aurten ere, itzuli txikia (1.100 metrokoa) eta itzuli handia (1.700 metrokoa). Hauek dira XVI. Ikasberri Krosaren lasterketen ordutegiak eta neurriak:
Ikasberri Krosean Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da igandean
By Nerea Uranga on 2013/12/12 in Kirola Ikasberri Krosaren aurkezpena. (Nerea Uranga)
Igandean (abenduak 15), Azpeitian, XVI. Ikasberri Krosa jokatuko da, Azpeitiko Ikastola Ikasberriren ondoko zelaietan, Loiolara bidean. Eskolartekoen probak izango dira, eta federatuen maila askotako Gipuzkoako txapelak ere jokoan izango dira. 10:00etan hasiko da lehen proba eta 13:20an azkena.
1999an hasi zen Ikasberri Kirol Elkartea krosa antolatzen. Aurrena Goenan zuen zirkuitua, baina duela hiru urtetik ikastolaren ondoko zelaietan du ibilbidea. Ikasberrikoek antolatuta, aurten hirugarren aldiz jokatuko da Gipuzkoako txapelketa; Euskadikoa bi alditan egin dute.
Ikasberri Kirol Elkarteko presidente Roman Azkuek esan duenez, 500 parte-hartzaile inguru izan zen iaz, eta aurten Gipuzkoako txapelketa denez, gehiago izatea espero dute. Urte hauetan guztietan herriko hainbat denda eta enpresarengandik jasotako laguntza eskertu dute, eta Azpeitiko Udalari eta Azpeitiko Argazki Elkarteari ere eskerrak helarazi dizkiete, laguntzagatik.
Igandean federatuen lasterketez gain eskolartekoak jokatzea ere «atletismoa bultzatzeko ona» dela esan du Azpeitiko Kirol zinegotzi Manuel Unanuek. Era berean, udalak herriko ikastetxeekin atletismoa sustatzeko egin berri duen akordioa ekarri du gogora. «Azpeitian atletismoak oraindik egiteko asko du, eta ahalegin horretan bi adibide hementxe ditugu: Xabat Manzisidor eta Asier Cuevas», gehitu du Unanuek, kirol probaren aurkezpenean ondoan izan dituen bi atletak aipatuz.
Faboritoak eta zirkuitua
Cuevasek berak ez du parte hartuko igandean, baina txapela eskuratzeko faborito nagusiak zein izan daitezkeen aipatu du: «Eneko Agirrezabal sasoiko dago, Yeray Varela… Kamel Ziani ere ezin da ahaztu; gogoz dago hau ere. Emakumeetan, berriz, Ainhoa Sanz ondo dabil».
Xabat Manzisidorrek hartuko du parte krosean, baina gaur egungo ibilbidea baino Goenakoa gustukoagoa zuela esan du. «Gogorragoa zen, aldapa handiagoekin, baina niri gehiago gustatzen zitzaidan. Hala ere, Ikasberri ondokoa polita da». Horretan, Asier Cuevas ez dator bat Manzisidorrekin: «Kros bezala niri gaur egungoa gehiago gustatzen zait».
AZPEITIKO HERRIARTEKO 5. KROS MIXTOA
Azpeitiko Ikasberri Kirol Elkarteak antolatuta, V. Kros Mistoa egin zuten 71 bikotek, Urriak 26ko larunbat arratsaldean.
Aurten ere Euskal Selekzioaren alde egin da krosa, eta Maider Gaztañaga eta Mitxel Cuadrado ordiziarrak nagusitu ziren (0:23:39). Bigarren postua Getariako Uxoa Irigoienek eta Aitor Irigoienek eskuratu zuten (0:25:00), eta Jose Luis Arrate eta Lourdes Colomo zizurkildarrak helmugaratu ziren hirugarren postuan (0:25:50).
Aurreko urteetan baino parte-hartzaile gutxiago izan da aurtengo krosean baina antolakuntza aldetik oso pozik gaude
Mila esker Kros mixtoan parte hartu zutenei eta bereziki, antolaketa lanetan lagundu duten guztiei
MILA ESKER KOLDO
Urriak 5-ean prefente mailak jolastutako partidan, ikasberri kirol elkarteak omenaldi txiki bat eskeni zion Koldo Osa-ri. Urteetan zehar entrenatzaile ibili eta aurreko urtean igoera lortu ondoren, utzi beharra izan duelako, titulazio faltagatik. Horren ondorioz Ikasberri – Zumaiako prefente mailako partida aurretik, aurreko urtean jolastutako jokalarien argazki eta kamixeta bat (jokalarien partetik) eta oroigarri txiki bat (elkarteko kideek) eman zieten, beraien esker ona emanez. Kirol elkartetik goraipatu nahi dugu Koldok urteetan egindako lan eta esfortzua maila ezberdinetan. ESKERRIK ASKO KOLDO!
5. KROS MISTORAKO IZEN EMAN DAITEKE DAGOENEKO
Azpeitiko Herriarteko 5. Kros Mistoan parte hartu nahi duten gizon-emakume bikoteek dagoeneko zabalik dute aurrez izena emateko aukera. Urriaren 26an, zapatua, egingo da Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako lasterketa herrikoia. 18:30ean plaza Nagusitik abiatuta, 6,7 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte-hartzaileek.
Izen-emateari dagokionez, Azpeitian Aitzaki Kirolak, Aradi Kirolak, Santi Lazkano eta Mugi Kirolak dendetan egin daiteke, Azkoitian PB Sport-en, Zarautzen NereSport-en eta, Interneten, www.herrikrossa.com webgunean. Aurrez izena emanda, bikoteko 20 euro da ordaindu beharrekoa. Izena egunean bertan ematen dutenek, berriz, 30 euro ordaindu beharko dute.
2013-2014 DENBORALDIRAKO IKASBERRI KE ZALEA!
Ikasberri Kirol Elkarteak 2013-2014 denboraldira begira 'Ikasberri KE Zalea!' kanpaina abian jarri du. Kanpaina honen helburu nagusia da, herrian kirol elkartearen inguruan sortzen ari den ilusio eta kirol ezberdinak praktikatzeko aukerarekin kirol elkartearen alde apustu egiten dutenei Zale egiteko aukera eskaintzea.
Zoritxarrez, kirol elkarte eta entitate guztien arazoa berdina da, nahiz eta herriko enpresa zein erakunde ezberdinen laguntza jaso ez da nahikoa denboraldi oso batean sortzen diren gastu guztiei aurre egiteko.
Arrazoi eta arazo hau abiapuntu harturik, kirol elkartearentzako diru-iturri bat gehiago bihurtzeko jarri dugu martxan kanpaina hau, eta aurrera eramateko herritarren laguntza eskatu nahiko genuke.
Ikasberri KE Zalea egitearekin, kanpainarekin bat egiten dutenei zenbait abantaila eskaini nahi dizkiegu 2013-2014 denboraldira begira:
1- Preferente mailako taldeak etxean jokatuko dituen partiduetarako sarrera doan, txartela sarreran erakutsi ezkero.
2- Preferente mailako partiduetan jarriko dugun otarrearen zozketarako txartel bat.
3- Kirol elkarteak urteko zozketarako ateratzen dituen boletoetako bat izendatuko diogu, bere laguntzaile zenbakiarekin bat datorrena.
4- Denboraldi amaierako afarirako denboraldian zehar zozketa bat egingo du, non hiru saridun izendatuko ditugun beraiek nahi duten lagunarekin joateko.
Ikasberri KE Zalea!! egiteak 10 euroko kostua izango du. Txartelak 2013-2014 denboraldirako balioko du. Kanpaina herrian San Inazio festetan jarri genuen martxan eta dagoeneko baditugu zenbait kirol elkartearen alde apustu egin eta babesa eman dutenak. Horiei guztiei eskerrak eman besterik ez zaigu geratzen eta besteak animatu, martxan jarri dugun ekimenean parte hartzeko.
Horretarako, Preferente mailako taldeak etxean jokatzen dituen partiduetan sarreran izango da egiteko aukera. Lehenbiziko partidua larunbatean, irailaren 21ean, 18:00etan jokatuko dute Soraluzeko taldearen aurka.
Asteburuan bazkide egiteko aukera izango duzue Ikasberriko txosnan, animatu eta 10 euroren truke egin zaitez IKASBERRI KE ZALEA!!
DEIALDIA INFANTIL MUTILENTZAT
Ikasberri Futbol Taldeak futbolaz gozatzeko ideialdia luzatzen die 2000 eta 2001ean jaiotako infantil mailako mutilei. Entrenamenduak asteazkenean 17:00etan eta ostiralean 15:30ean izango dira parte hartu nahi duenarentzat. Informazio gehiago behar baduzue deitu zenbaki honetara 656 713 562
DEIALDIA INFANTIL NESKENTZAN
Ikasberri Kirol Taldeko kideok infantil mailako (2000 eta 2001 urteetan jaiotakoak) nesken taldea atera nahi dugu herriko gazteek futbolaz disfrutatzeko aukera izan dezaten. Adin tarte horretan bazaude eta bertan parte hartzeko asmoa baldin baduzu, ekainaren 26an, Asteazkena, 11:30an izango da entrenamendua, Garmendipeko zelai artifizialean. Kirol arropekin azaldu behar da bertara. Animatu eta bertan ikusiko gara.

- 10:00. Mutil helduak eta kadeteak, 4.600 metro (itzuli txiki bat eta bi itzuli handi)
- 10:25. Neska helduak eta kadeteak, 2.800 metro (itzuli txiki bat eta itzuli handi bat)
- 10:45. Jubenil mutilak eta junior neskak, 3.900 metro (bi itzuli txiki eta itzuli handi bat)
- 11:05. Alebinak, neska eta mutil, 1.100 metro (itzuli txiki bat)
- 11:35. Infantil neskak, 2.200 metro (bi itzuli txiki)
- 11:55. Infantil mutilak, 2.800 metro (itzuli txiki bat eta itzuli handi bat)
- 12:15. Jubenil mutilak, junior mutilak eta absolutu neskak, 5.600 metro (bi itzuli txiki eta bi itzuli handi)
- 12:45. Absolutu mutilak, 9.000 metro (bi itzuli txiki eta lau itzuli handi)
- 13:20. Benjaminak, neska eta mutil, 700 metro