2012-13ko ALBISTEAK
IKASBERRI GAROA ERREGIONALEKO TALDEARENTZAT OROIGARRIA
Iraurgi Cup-ek aurten egindako denboraldi ona eta igoerarengatik, joan den igandean oroigarri bat eman zion Ikasberri Garoa erregional mailako taldeari. Bertara kirol elkarteko kide desberdinak agertu ziren oroigarria hartzera. Argazkian, Roman Azkue (lehendakaria), Iñigo Unanue (jokalaria), Koldo Osa (entrenatzailea) eta Alex Altolagirre (kirol kooordinatzailea) oroigarriarekin.
*Argazkia argazki galerian dago ikusgai.
HURRENGO URTERA BEGIRA FUTBOLEKO MAILA DESBERDINEN DEIALDIAK
Ekainak 18, 17:00etan kiroldegian: Kadete neskak (kirola egiteko arropa ez eraman)
Ekainak 19, 17:00etan kiroldegian: Kadete mutilak (kirola egiteko arropa eraman)
Ekainak 21, 19:30ean kiroldegian: Erregional eta preferente mailak (kirola egiteko arropa ez eraman)
IKASBERRI EGUNA ETA HOTEL LOIOLAN EGINIKO SARI BANAKETA
Joan den larunbatean, ekainak 8, Ikasberri Kirol Elkartearen denboraldi bukaerako Ikasberri Eguna izan zen. Eguneko ekintzak 15:00etan hasi ziren Garmendipe zelaian, elkarren arteko futbol partidekin. Maila desberdineko futbol partidak jolastu ziren eta jubenil mailako taldearen partidaren aurretik, Mikel Aiertza jokalari zenaren oroimenezko ekitaldia izan zen. Bertan, familiari kamiseta oparitu zitzaion eta bertso bat abestu ere bai. Gauean festak Loiola Hotelean segitu zuen, bertan egindako afariarekin eta jokalari desberdinei emandako garaikurrekin; hain zuzen, goleatzaile eta jokalari erregularrenei.
Hauexek izan ziren saritutako jokalariak:
Ikasberri Garoa (1. Erregionalak): erregularrena: Arlats Lopetegi; goleatzailea: Mikel Landa.
Ikasberri Biele (2. Erregionalak): erregularrena: Mikel Aldalur; goleatzailea: Iker Arregi.
Ikasberri Iru Burdindegia (Jubenil Neskak): erregularrena: Naroa Aiertza: goleatzailea: Ana Alberdi.
Ikasberri Ernio (Jubenilak): erregularrena: Jon Gomez; goleatzailea: Iñaki Olaizola.
Ikasberri Izaro taberna (Kadete Neskak): erregularrena: Iraitz Arrizabalaga; goleatzailea: Miren Berasategi.
Ikasberri Kimu bat (Kadete mutilak): erregularrena: Arkaitz Agirre; goleatzailea: Asier Aranbarri.
Ikasberri Soraluze (Kadete mutilak): erregularrena: Asier Beristain: goleatzailea: Gaizka Arrue.
Ikasberri Sagarmina (Infantilak): erregularrena: Ioritz Buldain: goleatzailea: Josu Iraola.
Baita ere esan, Koldo Osa Erregional mailako entrenatzaileak bere postua utzi duela, urte asko lanean aritu ondoren; bere jokalariek esker ona adierazi zioten, kamiseta bat denen sinadurekin oparituz.
Urtean zehar izan ditugun babesle desberdinei ere geure eskerra adierazi genien opari txiki batekin, eta berriro ere eskerrak eman, emandako laguntzagatik.
*Argazkia argazki galerian dago ikusgai.
IKASBERRI IZARO (Kadete Neskak)
Kadete nesken mailako Ikasberri Izaro taberna taldeari Kiroltasunaren saria eman dio, Gipuzkoako Federazioak. Urtero banatzen diren sarietan, maila bakoitzeko talde desberdinak saritzen dituzte kiroltasunagatik edo joko garbiagatik. Hori dela-eta, zorionak kadete nesken taldeko jokalari eta entrenatzaileei urte osoan egindako lanagatik.
IKASBERRI EGUNA
Denboraldia bukatu ondoren,bihar ekainak 8 larunbata, ikasberri eguna antolatu dugu. Ekitaldia arratsaldez hasiko da, garmendipe futbol zelaian. Bertan elkarren arteko futbol partidak jolastuko ditugu, ordu hauetan.
15:00etatik 16:00etara Ikasberri Kimu Bat eta Ikasberri Soraluze (kadete mutilak).
16:00etatik 17:00etara Ikasberri Ernio eta Ikasberri Biele (jubenilak eta erregionala).
17:00etatik 18:00etara Ikasberri Garoa eta Beteranoak (erregionala eta beteranoak).
18:00etatik 19:00etara Ikasberri Iru burdindegia eta Ikasberri Izaro taberna (Jubenil eta kadete neskak).
19:00etatik 20:00etara Ikasberri Sagarmina zaharrak eta Ikasberrri Sagarmina gazteak (infantilak)
Partida guztiak aurten elkartean jokatu duten jokalarien artekoak izango dira, bat izan ezik. Beterano taldean, urteetan zehar Ikasberri Futbol Taldean jolastu duten jokalariak ariko dira. Baina, aurrean aurten Preferente mailara igo den taldea izango da. Hala ere, lagun arteko partidak direla esan behar dugu.
Herritar guztiak animatzen ditugu bihar arratsaldean partidak ikustera futbol zelaira gerturatu daitezen. Ondoren, gauean, Hotel Loiola jatetxean, urte bukaerako afaria egingo dugu elkarteko kide guztiok. Bertan, talde bakoitzeko jokalari desberdinei sariak emango zaizkie.
INFANTIL MAILAKO MUTILENTZAKO FUTBOLERAKO DEIALDIA
Ikasberri Kirol Taldeko kideok infantil mailako (2000 eta 2001 urteetan jaiotakoak) mutilen taldea atera nahi dugu herriko gazteek futbolaz disfrutatzeko aukera izan dezaten. Adin tarte horretan bazaude eta bertan parte hartzeko asmoa baldin baduzu, ekainaren 7an, ostirala, 17:15ean izango da entrenamendua, Garmendipeko zelai artifizialean. Kirol arropekin azaldu behar da bertara.
KIROL ELKARTEAREN AFARIA
Urtero moduan aurten ere kirol elkarteak afaria antolatu du. Ekainak 8an izango da Hotel loiolan. Bertan esango ditugu denboraldi honetako jokalari onenak eta gol gehien sartu dituzten jokalariak.
AUPA IKASBERRI GAROA!
Erregional mailako taldeak, azkenean, bere multzoan bigarren postua lortu du eta horrekin igoera esan nahi duen txartela lortu du.
Atzo arte itxaron behar izan zuten berria jasotzeko, zeren eta, beraien multzoko Iluari eta Deustoren arteko partidua, arazo batzuk medio, zintzilik geratu zen 63. minutuan, markagailuan 0-0 zihoaztela.
Ondorioz, atzo gaueko 21:30tan jolastu zuten Herrera zelaian falta ziren 27 minutuak. Jendetza hurbildu zen partidua ikustera, 30 bat lagun azpeititik, Iluari taldea animatzera, emaitz horrekin bukatzen ba zen igoera lortzen bai zuten.
Partidu estua joan zen, baina azkenean, hasitako emaitzarekin bukatu zen. Ondorioz sailkapenean Ikasberri Garoa eta Deusto puntutan berdinduta gelditu dira baina donostian 1-1 emaitzarekin eta azpeitian lortutako 1-0 emaitzarekin, igoerako txartela Ikasberri Garoarentzat izan da.
Hurrengo urtean preferente mailan jolasteko aukera izango du eta horregatik zorionak taldeko jokalari eta partaide guztientzat eta urte osoan animatzen ibili zareten zale guztientzat. AUPA IKASBERRI GAROA!
BETI GOGOAN MIKEL AIERTZA
Azteazkena, Maiatzak 15 Ikasberri Kirol Elkarteko jokalari bat joan zitzaigun.
Beti gogoan Mikel Aiertza.
Hitaz oroituko gaituk MIKEL
aldagelara sartzean,
hitaz oroituko gaituk MIKEL
partidua jokatzean,
hitaz oroituko gaituk MIKEL
gol bat sartu bakoitzean
hitaz oroituko gaituk MIKEL
zerura begiratzean,
beti izango dek lekutxo bat
gu guztion bihotzean.
Beti gogoan izango haugu Ikasberri Kirol elkartea osatzen dugun guztiok!
URTE HONETAKO TALDEEN DENBORALDIEN LABURPENA
Erregionalak:
1- Ikasberri Garoa: Igoera fasea sailkatu zen eta bi partidu faltan bigarren doa, aste honetan gainera deusto lehen sailkatuen aurka jolasten du donsotin. Lehenengo biak igotzen dira eta hirugarrenak, beste multzoko hirugarrenaren aurka jolaste du kanporaketa, igotzeko. Lelena 2 puntutara eta hirugarrena puntu batera dauzka.
2- Ikasberri Biele: Kopa sailkatu zen eta kopan e aurrea jun da. Orain kanporaketa fasen sartu da, partidu bakarra, irabaziz gero aurrea eta bestela jada denboraldia bukatu. Etxean jolasten du aste honetan larunbatean arratsaldeko 17:00etan.
Jubenilak:
1- Neskak: Ikasberri Iru burdindegia. Kopa sailkatu ziren eta oraindik ez dute denboraldia bukatu, bi partidu falta zaizkie.
2- Mutilak: Ikasberri Ernio. Hauek ere kopa sailkatu ziren eta aste honetan jolastu zuten azkenengo partidua. Emaitza ona lortu arren ez zen nahikoa izan kopan aurrera jarraitzeko.
Kadeteak:
1- Neskak: Ikasberri izaro taberna: Lehen fase ona egin ondoren, igoera fasea sailkatu ziren eta oraindik hor jarraitzen dute gerran aurreko postuetan sartzeko. Hauei ere bi partidu falta zaizkie eta ea ondo joaten zaien partidu hauetan.
2- Mutilak (bi talde): Ikasberri kimu bat eta Ikasberri Soraluze. Bi talde hauek bai lehen fasean eta kopan multzo berdinean tokatu dira. Elkarren aurka partidu asko jolastuz, kuadrila arteko partiduek bezala. Kopako azken partiduak aste honetan jolastu dituzte eta bi taldeek ez dute lortu aurre jarraitze.
Infantilek: Ikasberri sagarmina. Lehen fasia pasa ondoren, infantil lehen mailako kopa sailkatu ziren. Txapelketa ona egin ondoren, bere multzoan lehenak sailkau dira eta aste honetan, lagun onaken aurka daukate azken partidua, garmendipen, larunbat goizean 10:00. Ea jendea animatzen den partidua ikustera joateko.
Besterik gabe, hiru taldek bukatu dute denboraldia eta beste taldeak azken txanpan dabiltza. Aipatzekoa da, erregional mailako Ikasberri garoa, igotzeko hortxe hortxe dabilela, aurreko urtean kanporaketa fasean kalera joan ondoren.
IKASBERRI KIROL ELKARTEAREN ZOZKETA
Urtero moduan kirol elkartearen zozketa antolatu da. Talde guztietako jokalariak boletoak saltzen jardun ondoren zozketa egin eta honako zenbakia egokitu da: 10372 Zenbaki honen jabea Izaskun Eizmendi da.
LIGA AMAIERA, KOPA EDO IGOERA FASEA
Futbolean amaitu da jadanik aurtengo liga eta orain igoera fasea edo kopa hasten da. Igoera fasera klasifikatu diren taldeak honakoak dira: Ikasberri Izaro Kafetegia (Kadete Neskak) eta Ikasberri Garoa (1. Erregionalak) eta Koparako klasifikatu direnak beste hauek: Ikasberri Biele (2. Erregionalak), Ikasberri Ernio (Jubenilak), Ikasberri Iru Burdindegia (Jubenil Neskak), Ikasberri Kimu bat (1.Kadeteak), Ikasberri Soraluze (2. Kadeteak), Ikasberri Sagarmiña (Infantilak). Zorte on!
KADETE NESKAK ARETXABALETAKO TORNEOAN
Gabonetako bigarren aste bukaeran, nesken torneo bat jokatu zen Aretxabaletan eta Ikasberri Izaro Kafetegia (Kadete Neskak) 3. postua eskuratu zuten, Zorionak Neskak!
2012ko KIROLARI ONENAREN SARIA KADETE NESKENTZAT
Urtero udaletxeak kirol arloan ematen dituen sariak banatu ziren abenduaren 29an eta Ikasberri kirol elkartean kadete neskei (Miren Larrañaga, Irati Agirrezabalaga, Nora Alberdi, Iraitz Arrizabalaga eta Laura Alberdi, Unai Urbizu eta Hodei Korta entrenadore zirelarik) eman zieten saria Gipuzkoako txapelketa irabazteagatik.